"Hezkuntza Legearen aurreproiektuak gabezia ugari daukaz" salatu dau Mitxel Lakuntzak

"Pobretze fase batean gagoz, hauxe da Lehendakariagaz daukagun desbardintasunetako bat" dino ELAko buruak

Mitxel Lakuntza: “Oso kezkatuta gagoz epe laburrera datorren ekonomiagaz”

Mitxel Lakuntza - ELA sindikatuko idazkari nagusia / Bizkaia Irratia

Egoera ekonomiko orokorraz galdetuta Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak “Goizeko Izarretan” saioan esan dau nahiko kezkatuta dagoala.  “Inflazinoa jaisteko Europatik langabezia tasa igotea eta atzeraldia baino ez dabe proposatzen.  Pobretze fase baten gagozala esan dau ELAko buruak eta egoerari hori supermerkaduetako prezioakaz eta hipotekakaz argi ikusten dala gaineratu dau.

Iñigo Urkullu eta ELA sindikatua

ELAko zuzendaritzea eta Urkullu Lehendakaria urte batzuk batzarrik euki barik daroezala esan dau. “Ez naz sekula Urkullu Lehendakariagaz batzartu, ez dau gugaz batzartu nahi. Kontraboterea demokrazian ezinbestekoa da, Urkulluk demokraziaren oso kontzepzio murritza dauka” adierazo dau Lakuntzak.

Hezkuntza

Hezkuntza Legaren proiektuari ekarpenak egiteko epea gaur amaituko da. Sozialistek esan dabe legeak euren babesa eukiteko A, B eta D ereduak mantendu behar dirala eta testuak hori idatziz jaso behar dauela. “Bildarratzek dino ereduen zehaztapenik ez dala behar aldaketarik ez dalako egongo. Murgiltze eredua eta Curriculuma  aiatatuz ez da aldaketa handirik egongo” salatu dau Lakuntzak.

LAB sindikatuak urriaren 24rako irakaskuntza publikoan deitutako huelgeagaz ez dau egin bat. ELAren ustez LABek arazo bat dauko erabagi hori zegaitik hartu dauen azaltzeko. LABek Hezkuntza Sailagaz adostutakoa ez da nahikoa ELAren esanetan.

Iraupen luzeko langabeziari buruz, Europako Next Generation funtsei buruz eta Urdulizko Mecaner lantegiko lan gatazkeari buruz be berba egin dogu Mitxel Lakuntzagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular