Eraikinak birgaitzeko proiektuak gauzatzen eta finantzatzen ditu, energetikoki eraginkorragoak diren etxebizitzak lortzeko

Konpainia barriak birgaitze-azeleragailu integral modura jarduten dau

Mugabi enpresea etxebizitzen birgaitze energetikoa egiteko sortu da

Mugabi proiektuaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

MUGABI konpania trantsizino energetikoan lider diran lau enpresak, Viuda de Sainz, Edinor (Petronorren filiala), GNE Finance (Repsol Fundazinoak partaidetua) eta Kursaal Taldeak  sortu dabe. MUGABI Agente Rehabilitador enpresa jarri dabe martxan, etxebizitzen birgaitze energetikoan diharduena. Birgaitzean espezializautako sustatzailea da, eta jaube-erkidegoei, finka-administratzaileei,
arkitektoei, aparejadoreei eta herritarrei laguntzen deutse erabagiak hartzen, eraikinak birgaitzeko proiektuak gauzatzen eta finantzatzen, energetikoki eraginkorragoak diran etxebizitzak lortzeko, eraikitako etxebizitza-parkea deskarbonizatzen laguntzeko.

Konpainia barriak birgaitze-azeleragailu integral modura jarduten dau, eta etxebizitzen birgaitze energetikorako eta irisgarritasunerako prozesuak behar dituan izapide eta lan guztiak koordinetan ditu. Horretarako, proiektuak idatzi, gauzatzeko beharrezko administrazio-
izapideak eta baimenak koordinatu, laguntzak eta dirulaguntzak kudeatu, finantzaketa bilatu eta obra gauzatu eta mantendu behar da. Mugabi sustatzen daben enpresek esperientzia handia dabe energia-trantsizinoan, laguntzak izapidetzen eta obrak egiten. Etxebizitzen testuinguruan trantsizino energetikoa sustatzea da helburua, eta horrek energia-faktura murriztea eta energia-sorkuntza deskarbonizatzea ahalbidetzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular