SHAPE Europe & Eurasia Bilbao-Bizkaia 2023 zemendiaren 3tik 5era egingo dabe

Zazpi hilabetetan zehar erronka globalak tokiko errealidadeetara zabalduko dira

Mundu osoko 300 bat gazte batuko dira Global Shapers Bilbaon

Mikel Herce eta Rocio Cámara / Bizkiaia Irratia

Global Shapers Community eta Munduko Foro Ekonomikoaren ekimena da. Global Shapers  Bilbao nazinoarteko sarean sartuta dago, eta eurak dabilz hemengo antolatzen. 47 lagun inuguruko taldea sortu dabe horretarako. 300 bat gazte batuko dira Bilbon erronka globalak aztertzeko. “Harremana: komunidadea eta lurraldea alkartuz” gaia izango da nagusia. Bilboko Hub honen hautagaitzea nabarmendu da Europako beste proposamen batzuen aurrean. Gainera, Bilboko Hub holnek beste 6 ekitaldi antolatuko ditu, eta horreen bidez, tokiko gazteen kezkak, beharrak, erronkak eta proposamenak jasoko ditue. Ekimen hau ez da SHAPE ekitaldietan eta gure lurraldean aurretik egin. Road to Shape izene mon jako, eta tokian tokitik nazinoartera eta alderantziz lan egiteko aukerea emongo dau.

Road to SHAPE

Road to  SHAPE, lurralde mailako topaketea, tokian tokiko erronka orokorren ganeko konponbideak aztertu, ebaluatu, eta berbaz adierazteko gazte eta proiektuekin bilduko dira. Ekitaldi horeetako bakoitza leku batean egingo da, gaiaren inguruko erakunde eragile bati lotuta, eta hurengo hilabeteetan azalduko da. Horretan jasoko dira bai kezkak, bai euskal gazteek Akademia, Enpresa, Administrazino Publiko eta Herritarraren esku jarriko dituen aldaketa eta erantzukizun proposamenak.

Gogoeta horreek maila globalean egindako inkesta baten bidez egingo dira, eta zemendiaren 3an hasiko dan ekitaldirako baliogarriak izango dira.

Global Shapers Bilbao

“Think global, act local” filosofia erabilten dabe. Inguruneko beharrizanetan oinarritzen dira proiektuak sortzeko. Horreen guztien helburua bakoitzaren Erkidegoan aldaketa positiboak eragitea da. Mundua hobetzeko asmoa daben gazteen nazinoarteko sarea dira izatez.

Global Shapers Bilbaok 20 eta 30 urte bitarteko gazteak inpaktu sozialeko proiektuak sortzeko alkartzen ditu. Izatez Munduko Foro Ekonomikoaren ekimena da. Komunidadeak “Hub” izeneko egoitzak ditu mundu osoan, eta horreetan shaperrak taldeka antolatzen eta autokudeatzen dira. Bilboko taldean gaur egun 47 gazte inguru dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular