Bilduma honen helburua beste kulturek eta hizkuntza-aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da

Labayru Fundazioak 'MUNDUENEA Munduko ipuinen etxea II' ipuin-bildumea argitaratu dau

‘Munduenea’, euskerea eta beste hizkuntzak lotzeko ipuin-bildumea

MUNDUENEA Munduko ipuinen etxea II bildumaren bigarren alea hamar ipuinek osotuten dabe. 6 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta munduko kultura eta hizkuntza desbardinetakoak dira. Ipuinen egileak Bizkaian bizi dira, gure artean, eta helburua euskerearen bitartez kulturen arteko zubia egitea dala esan deusku Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioko kideak. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko alkarbizitza aldarrikatu gura da.

MUNDUENEA Munduko ipuinen etxea-ren bereizgarria da 10 ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz dagozala. Gainera, irakurteko ezeze, entzuteko euskarria be azaltzen da, QR kode baten bitartez. Honako hauek dira bigarren alean jasotzen diran hamar hizkuntzak: gaztelania (Mexiko), persiera (Iran), ingelesa (Ingalaterra), kukama (Peru), tagaloa (Filipinak), ukrainiera (Ukraina), poloniera (Polonia), japoniera (Japonia), turkiera (Turkia) eta hassania (Mendebaldeko Sahara).

Egitasmoaren sortzailea Labayru Fundazioa da, berak zuzendu eta koordinau dauz lan-prozesuko pauso guztiak. Ondoan izan dauz, alde batetik, ipuin bakotxaren egileak, bai testuena bai ahozko aldaerarena; bestetik, Yolanda Larreategi euskarazko testuak ontzen, eta Enrique Morente ipuinen ilustrazinoak egiten. Audioak grabau eta editau Ibai Zabalak eta Mikel Gabiolak egin dabez.

Labayru Fundazioak MUNDUENEA bildumearen buruzko informazinoa biltzeko munduenea.labayru.eus webgunea sortu dau. Atarian aurkituko doguz bildumako ipuin guztiak, audioak eta ipuin bakotxeko bideo animaduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00