Gazte Konpainiaren muntai kolektiboaren lan barria

Pabellon 6 antzokiko Gazte Konpainiaren areto barrian ikusgai hileon

‘Muro de Piedra’, LGTBIAQ+ kolektiboaren kontrako joeren gorakadea salatzeko

"Muro de Piedra" antzezlaneko protagonistak / Irene Bau

Muro de Piedra antzezlana dago ikusgai atzotik Pabellon 6 antzokiaren Gazte Konpainiaren areto barrian. Gazte Konpainiaren antzezlana da Muro de Piedra. Atzo estreinau eben. Oroitzapen baten historia dala esan daiteke. ‘Pasaje de Begoña izeneko Torremolinosko kalezulo txiki bateko oroitzapena. 1971. urteko bagilaren 24an, polizia-sarekada masibo baten, atxiloketa ugari izan zan eta gaueko lokalak itxi egin ebezan. LGTBIAQ+ kolektiboaren kontrako joeren gorakadearen ganeko hausnarketea egitera gonbidatzen gaituen antzezlana dala esan deusku gaur Aritz Castillok, antzezlan honetako partaideetariko batek.

Muntai kolektiboa

Aritz Castillogaz batera, Nora Urdanpilleta, Nerea Sanz, Pino de Pablos, Markel Urrestarazu eta Arnatz Puertas dira antzezlan honetako protagonistak. Markel Hernandezena da testua. Antzezlana zuzentzeaz, interpretatzeaz guztiak arduratu dira. Muntai kolektiboa izan da. Castillok azaldu deuskunez, lan intensoa izan da eta erronka handia baina oso ondo moldatu dira. Unai Elizalde arduratu da musikeaz eta garaiko abestiak eskaintzeaz gain, bere musika propioa be eskaintzen da. Betitxe Saitua izan da jantzien arduraduna. Eszenografian be lagundu deutse Saituak. Muro de Piedra zemendiaren 23ra bitartean eskeiniko dabe eguenetik domekara bitartean astero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00