"Musikagile, bakegile" goiburupean egingo da astegoien honetan Bilboko Eleizbarrutiaren Bake topaketea

Azken 50 urteetako kanten bidez landuko da gaia aurton

Musikatik begiradea bakeari

Galo Bilbao / Bizkaia Irratia

Formato ezbardin bitan egingo da Bilboko Elezizbarrutiaren aurtengo Bake Topaketea, Gazte Bake Topaketea zapatuan Bilborock-en eta Bake Topaketea bikaritzetan asteburu honetan eta hurrengoan.

Gazte Bake Topaketa

18tik 30 urtera bitarteko gazteentzako topaketa hau Bilborocken egingo dabe, zapatuan, 11.00etatik 13.00etara bitartean. Azken 50 urteetako musikea izango da ardatza, urte guzti honeetan abestutako kantak. Hausnarketa kritikoa eragin gura dabe, biktimekiko gure jarrera eta sentsibilidadeaz. Musikaren eremuan be bake eta berradiskidetze kulturearen aldeko lana egin leitekela dinoe antolatzaileek, eta aurton alde horretatik landuko da gaia. Zuzeneko emonaldia egongo da Bilborock-en, sei bat kana ezagun joko ditue bertan eta ondoren kantu horreen esanahiaz hausnartuko dabe.

Bake Topaketea bikaritzetan

Bikaritzetan be egingo da  Bake Topaketea.

I. bikaritzan zezeilaren 25ean, 10.30etan, Portugaleteko Karmen ikastetxean. Musika hausnarketea egingo dabe.

II. bikaritzan, Zallan, Gestoren dokumentala erakutsiko dabe zezeilaren 25ean, 11.00etan.

III eta VII. bikaritzetan musika hausnarketea, Indautxuko  Karmen-en, zezeilaren 25ean, 10.30etan.

IV. bikaritzan Gestoren dokumentala erakutsiko dabe, Amorebietako Zelaieta zentroan, martiaren 3an, 18.00retan.

V. bikaritzan “jaialdia kantaldia bakeari kanta!” ekimena egingo dabe, zezeilaren 24an, 19.00retan, Gernikako San Frantziskon. Martiaren 4an  Gestoren dokumentala erakutsiko dabe Lekeitioko zinean, 10.30etan.

VI. bikaritzan musika hausnarketea eginogo dabe, zezeilaren 25ean, 13.00etan, Romoko San Josen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular