Proiektu bakotxak 1.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dau

Prestakuntzeak 40 orduko talde-formakuntzea eta 25 orduko banakako mentoretzea buztartuko dauz

Musik(h)abianek euskal musikaren profesionalizazinoa bultzatuko dau

Musika Bulegoak eta Durangoko Udalak Musik(h)abian ekintzailetza programa barria aurkeztu dabe, Euskal Herriko musika-proiektuak profesinonalki garatzen laguntzeko. Lehen edizino honetan lau proiektu aukeratuko dabez: hiru deialdi edegiaren bidez eta laugarrena Durangoko Udalaren ekimen baten bitartez.

Programea musika-sektorean atzemondako profesionalizazino beharrari erantzuteko sortu da. Aukeratutako parte-hartzaileek hamar asteko prestakuntzea jasoko dabe urriaren 14tik abenduaren 16ra bitartean, Durangon eta Errenterian egingo diran saioetan.

Prestakuntzeak 40 orduko talde-formakuntzea eta 25 orduko banakako mentoretzea buztartuko dauz. Horrez gain, proiektu bakotxak 1.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dau, eta parte-hartzaileek sektoreko profesinonalekin harremanak sortzeko aukerea izango dabe.

Programearen helburua musika-proiektuak epe luzera sendotzea da, negozio-eredua, marketina, finantziazinoa, nazinoartekotzea eta bestelako arlo estrategikoak landuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00