"Gazan gizartearen suntsipena emoten dabil" salatu dau MSFko bozeroaleak

MSFk Gazako Nasser ospitalean eta erdiguneko 3 klinikatan lan egiten dau

Nagore Eskisabel: “Gazan berehalako sueten iraunkorra behar da”

Nagore Eskisabel (Mugarik Bako Medikuak GKE) / Bizkaia Irratia

“Eraikinak erabat apurtuta eta familiak euren artean alkartu ezinik dabilz Gazan. Gizartearen suntsipena emoten dabil” salatu dau Mugarik Gabeko Medikuak GKEko bozeroaleak gaur Goizeko Izarretan saioan. Laster etorri leiteken balizko suetenagaitik galdetuta, berehalakoa eta iraunkorra izan behar dauela uste dau Nagore Eskisabelek. “Gazan ez dago leku seguririk” gaineratu dau. MSFk medikuak, erizainak eta logistika arduradunak daukaz une honetan Gazako hainbat gunetan. Gazan hasieran baten 36 ospitale egozan eta gaur egun 17 baino ez dagoz martxan, horreetariko gehienak gainera %100eko zerbitzurik emon barik.  MSFtik salatu dabe ospitaletan erregai falta handia dagoala eta oso larri dagozan umeak ezin dabezala Jordaniako ospitaletara mogidu. Isarelgo gobernuak ez deutse horretarako baimenik emoten.

Sudan eta Afganistan

Sudanen eta Afganistanen egiten dabilzan lanaren barri emon deusku Nagore Eskisabelek. Sudanen sortutako gatazka armaduak eraginda milaka pertsona dabilz  Hego Sudanera edo Txadera ihes egiten. “Herrialde bi honeek euren biztanleak artatzeko behar besteko baliabiderik ez dabe eta orain Sudanetik ihesi doazenak jasoten dabilz. MSFko kideok Txadeko basamortuan dagoan kanpaleku baten lan egiten dogu eta hantxe gabilz Sudanetik etorritako milaka ta milaka biztanleri arretea eskaintzen” azaldu dau Eskisabelek. Bestalde, Afganistanera talibanak itzuli ziranetik urte gitxi bete diranean, MSFtik dinoe, genero desbardintasuna gero eta nabarmenagoa dala. Hamarkadak daroaz Mugarik Bako medikuak GKEk herrialdet horretan be lanean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00