Sukena musika talde oñatiarra, ezaguna egin da azkenaldian ‘Oroitzen’ kantuaren ikusgarritasunagaitik. ‘Guztia gordetzea ezinezkoa da’ biran morgilduta, gelditu barik dabilz oholtzaz-oholtza. Eider eta Naia Herráez, Asier Igartua, Iratxe Urzelai, Xabier Albistegi eta Xanti Egaña dira taldekideak, eta gaurkoan Naia abeslaria dogu Kafetxu Bana tartean.
Naiak aitatu deusku 2020an, konfinamendu garaian sortu zala Sukena proiektuaren ideia, eta hortxe hasi zirala kantuak sortzen. Sukena taldeko abeslariak aitortu deusku halako boom-a eukitea ez ebela espero, talde barria dalako baina oso eskertuta dagozala. Orain biran morgilduta dagoz Euskal Herriko oholtzetan euren albumaren 7 kantuak eskaintzen.