Nagusien egoitzetako pertsonen ongizatea hobetzeko argiagaz olgetan dabe

Maria Wolff Fundazinoak Galdakaoko erresidentzia bi saritu dauz

Nara Ozaeta: “Egoiliarrei gero eta antidepresibo gitxiago emoten deutseguz”

Antidepresiboak / Wikimedia

Galdakaoko Virgen de la Vega eta Elexalde erresidentzietan terapia ezbardinen alde eginda, botika gitxiago behar dabez egoiliarrek. Maria Wolff Fundazinoaren errekonozimendua be jaso dabe erresidentzia honeetako beharginek. Egoiliarra erresidentziara heltzen danean, lehenengo- lehenengo tratamenduak barrikusten dabezala esan deusku Nara Ozaeta gizarte langileak.

“Kentzen deutseguzan botika gehienak, antidepresiboak izaten dira” azaldu deusku Ozaetak. Egoiliarrakaz terapia ezbardinak egiten dabez, medikazino horren ordez. Taldeko edo banan-banako terapiak izaten dira, fisikoak, kognitiboak edota ludikoak. Argiteriagaz be olgetan dabela esan deusku Nara Osaeta gizarte langileak eta honen arrazoia azaldu deusku. Jaso daben errekonozimenduagaz pozik dagoz Virgen de la Vega eta Elexalde erresidentzietako beharginak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00