
Herriz Herri irratsaioa Bermeon izan zan azken zapatuan. Gonbidatuetako bat Naroa San Millan Bermeo Arraun alkarteko lehendakaria izan zan.
Pasan dan denboraldi borobila gogoratu dogu, Ligea eta Kontxako banderea irabazi ebenekoa. Horrez gain, negu gogorra izan dala onartu deusku. Pasa dan denboraldian tituluak ospatu aurretik, zaratak entzuten hasi ziran. Baja garrantzitsuak euki dabez, baina bere ustetan ondo indarbarritu dira. Aurten be maila ona erakutsiko dabela dino San Millanek.
Entzun saio osoa.