Negu Morea jarri da abian Bermeon. Emakumeen jabetze eta ahalduntze prozesuan eragitea da Negu Morea ekimenaren helburua. Bermeoko Udalaren Barditasun sailak hainbat ekimen antolatu dauz orain arte. Egitarau barri honegaz, osotasuna emon nahi deutse egiten dan guztiari. Arantza Ormaza, bardintasun zinegotziak Bizkaia Irratiari esan deutsanez Jabekuntza Eskola bat sortu gura dabe. Bidean, pausuak ondo emon gura dabez eta oinarri sendoa lortu. Horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azpimarratu dau Ormazak.
Ikastaroak, tailerrak…
Negu Morearen barruan egitaraua prest daukie. Ondoren, udabarri eta uda morea etorriko dira. Orain hasteko, biziraupenerako brikolagearen ganeko ikastaroa eskeiniko da batetik. 18 urtetik gorako emakumeentzat izango da. Ohiko matxurak nork bere kabuz konpontzen ikasteko erea eskeiniko da honen bitartez. Hileon perreo feminista ikastaroa be eskeiniko da. 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu ahal izango dabe. Reggaeton moduko dantzen potentziala esperimentatuta, espazio seguru bat sortu ahal izatea lortu nahi da honen bitartez. Negu Morearen barruan sukaldaritza tailerra be eskeiniko da eta berbaldi bat baino gehiago antolatu dabez. Bermeoko Udaleko Bardintasun Sailak, kulturea edo kirol sailakaz alkarlanean antolatu dauz ekitaldiak. Doako saioak izango dira guztiak. Ikastaroetan, hori bai, aurretik, izena emon behar da.