David Madarietaren laguntzeagaz, beste astegoien batez, asteko estreinaldiak aipatu doguz. Hasteko, hori bai, Lekeition astegoienean ikusgai dagoen pelikulea zein dan aipatu dogu. “Padre no hay mas que uno 4” dogu hain zuzen. Santiago Segurak zuzendutako sagaren laugarren alea. Familia honen abenturek aurrera jarraitzen dabe eta alaba zaharrenak ezkontzea nahi dauala da istorioaren ardatz oraingoan.
Netflix eta Prime Video
David Madarietak, Neflix eta Prime Video plataformetan asteon izandako estreinaldien barri be emon deusku. Netflix-eri jagokonez lau dokumental estreinetan direla azaldu deusku. Ez dago zalantzarik esatean, dokumentalen generoak, platformei esker, gorantz egin dauala eta gero eta dokumental gehiago sortu eta kontsumitzen dala. Horrez gain, beste lau telesail barri be badagoz aste honetatik aurrera Netflixen. Prime Videon bitartea, estreinaldi gitxiago izan da asteon.