Blues rock taldeak Europako Blues Challenge lehiaketea irabazi dau Polonian

"Honek aukera emoten deusku Europa mailan gure proiektua erakusteko"

Noa & The Hell Drinkers talde donostiarra, Europako blues talderik onena

European Blues Challenge-a erreferentziazko talde lehiaketa da Europan. Urtero egiten da eta aurtengoa Poloniako Chorzów herrian egin zan bagileko lehenengo asteburuan. Europa osoko 22 talde lehiatu ziran eta Noa & The Hell Drinkers talde donostiarrak irabazi eban. Oso pozik dagoz taldekideak. Noa Egiguren kantariak azaldu deuskunez, lehiaketa honek irabazteak “aukera emoten deusku Europa mailan gure proiektua erakutsi ahal izatea”. Irailetik aurrera Norvegian, Suitzan edota Txekiar Errepublikan joteko erea izango dabe European Blues Challenge lehiaketea irabazi ostean.

Noa & The Hell Drinkers taldea 2016.urtean jaio zan Donostian. Beste proiektu batzuetatik etozan Gus Gonzalez (bateria), Sergio Villar (gitarra), Manu Gestido (baxua) eta Noa Egiguren (abotsa) musikariak batu ziran. Bertsinoak egiten hasi ziran. 2018.urtean taldearen izen bereko Noa & The Hell Drinkers diskoa kaleratu eben. Noa Egigurenek azaldu deuskunez, lehenengo diskoa grabau ostean aukera garrantzitsuak iristen hasi ziran. Tartean, Hondarribiako Blues jaialdian jotzeko aukerea. “Horrek momentu haretan estadu mailako blues eszenan kokatu euskun” esan dau Egigurenek. Ostean beste blues jaialdi batzuk etorri ziran, euren abesti propioak sortzen hasi ziran eta 2020an Craft Blues bigarren lana argitaratu eben.

Aurton talde donostiarrak hirugarren diskoa kaleratuko dau. Honezkero grabatuta daukie eta irailerako kalean izango dala aurreratu deusku taldeko kantariak. Gaur egun Manu Gestido (baxua), Paul San Martin (tekladua), Gonzalo Portugal (gitarra), Ibai Ros (bateria) eta Noa Egiguren (abotsa) osotuten dabe Noa & The Hell Drinkers taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00