Nogen taldeak hamar urte beteko dauz aurten, eta urteurrena ospatzeko hamar kontzertuko bira berezia abiatu dau. Biraren barruan, martiaren 14an Madrilen aritu dira eta hurrengo hitzordu nagusia Bizkaian izango da: martiaren 19an Bilboko Arriaga antzokian emongo dabe kontzertua. Ane Negueruela taldeko abeslaria izan dogu konbidadu Aupa Bizkaia irratsaioan.
Taldea 2016an sortu zan Donostiako Cristina Enea parkean egindako lehen entseguen ondoren, eta ordutik pop eta folk ikutuak dauzan estiloagaz egin dabe bidea. Taldekideek azpimarratu dabe laguntasuna eta musikarenganako gogoa izan dirala hamar urteko ibilpidearen oinarriak.
