Jokin Vitoria: "Musikak daukan onena da beti ikasten dozula"

Erromintxelak, swing edo gipsy jazz estiloak euskeraz interpretauta

‘Nork Erran Eni’, Erromintxelak taldearen lehen lan luzea

Erromintxelak taldea Arrasatetik dator eta swing edo gipsy jazz moduko estiloak euskeraz interpretetan dauz. Erromintxela euskal ijitoen hizkuntza eta identidadea da, euskeraren eta erromaniaren arteko nahasketatik sortua. Izenak aurreratzen dauan moduan, elementu desbardinen nahasketa organikoa da taldearen ezaugarrietako bat. Musika estilo desbardinak, maila altuko musikariak eta guztiz bereizgarria dan jarrera eta eszenaratzearen nahasketaren bitartez, euren gipsy jazz mundu horretan murgilduko zara. Hori dana euskeraz biribiltzen dan proiektu sendo eta aitzindaria lortuz.

Gure herrialdean jazz musikak ez dauka jazz-jaialdietatik kanpo espazio handirik. Askotan pentsa leike jazz musikak eskatzen dauala aurretik musika ezagutza minimo bat inprobisazino landuak ondo baloretako, baina ez da horrela izan behar. Musikea, artearen beste arlo batzuetan gertatzen dan moduan, aurretik asko ezagutu barik disfrutau geinke eta hori da ezagutzaren bidea. Ezin Erran Eni disko barria aurkeztu ostean, Arrasateko taldeak kontzertuak eskeiniko dauz jazz-jaialdietan, baina baita areto desbardinetan be. Erromintxelak atxaki parebakoa da ohiko musika zirkuituetan hain presente ez dagoan musika estilo honeek ezagutzeko.

Aupa Bizkaia programan Jokin Vitoriagaz berba egin dogu Erromintxelak taldea hobeto ezagutzeko. Taldekideek musika ikasketak badaukiez eta taldea sortu aurretik ibilbide luzeak egin badabez be, Jokinek argi dauka: “Musikak daukan onena da beti ikasten dozula. Inoiz ez zara helduko ‘dana dakit’ esatera”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00