
Gernika Lumoko Mertzede ikastegian, odola emoteko jardunaldia antolatu dabe datorren asterako. Hilaren 13an, martitzenez, arratsaldeko lauretatik bederatziretara bitartean egongo da odola emoteko autobusa Mertzede ikastegiaren aurrealdean. Ager Cuadrado zentroko irakasle eta zuzendariaren kasuak bultzatu dau ekimena. Cuadradori guntzurrun bat kendu behar izan eutsen. Bizkaia Irratira etorri dira gaur zentroko irakasle eta ikasleak ekimenaz berba egitera. Ikasturte honetan ibili dira gaia lantzen 5. eta 6. mailetako ikasleak. Zerbitzu proiektuen barruan sartzen dan ekimena dala esan deusku Iratxe Olarreta irakasleak. Datorren asteko ekimenaren helburua ahalik eta odol-emoile gehiago lortzea da. Ager Cuadrado irakasle eta zuzendaria ondo dago gaur egun. Nur ikasleak esan deuskunez, ikasleei be kontau deutse bere kasua. Mertzede ikastegian hematologoak eta odol-emoileen alkarteko kideak izan dira azalpenak emoten. Ikasleei be odola atarako deutse bakotxak ze motako odola daukan jakiteko. Gogoratu daigun momentuz eurak ezin direla emoileak izan. 18 urtetik aurrerakoek ahal dabe hain zuzen.