Mungiako San Antontxu jaiak indartsu heldu dira aurten. Azken urteotako egoera bereziaren ostean, eguraldi hotza izan arren, odolosteak eta txorizoak kalidadekoak izan dira. Mungiako Merkatari Alkarteak eratuta, 25. Odoloste eta Txorizo Lehiaketea egin dabe. Jon Orue mungiarrak irabazi dau odolosteetan.
Piedad Oruegaz egin dogu berba. Javi Onaindia eta biak izan dira kontu kontari azokako saltokian. Oruek behin baino gehiagotan lortu dau onenaren saria sanantontxuetan. Aurten odolosterik onenarena eroan dau porruzkoetan zein arrozezkoetan. Sekreturik ez dagoela esan deusku. Odolak eta koipeak onak izan behar dabela, eta freskoak.
Mungiako onenentzat be egoten da saria. Jon Oruek eroan dau odolosteena. Txorizoetan, Itturbaltza Artisau Elikagaiak enpreseak lortu dau onenaren saria. Itturbaltzako Unai Beitiagaz be egin dogu berba Herriz Herri saioan. Txorizoen sari nagusia baina, Dimara joan da. Igor Zuazok irabazi dau. Diman eta Mungian, ba, txorizorik eta odolosterik onenak.