Okinen eta gozogileen sektorea bereizi, identifikau eta indartzeko kanpaina barria martxan dago

Okindegi eta gozotegi artisauen kontsumoak %12 egin dau behera hamar urtean Euskadin

Ogi erosleen %53k ogia supermerkaduetan erosten dau, %30ak okindegietan

Ogia / Basque Label Okindegiak Elkarteak / Irekia

COVID 19aren pandemia, Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerrea eta gizartearen kontsumo ohituren aldaketea dira beherakada horren eragile nagusiak.  Okindegi eta gozotegi artisauen sektoreak eta Jaurlaritzak kanpaina bat jarri dabe martxan, “Okintza eta gozogintza artisaua, bihotzez egina”, Euskadiko okintza eta gozogintzaren tradizinoa, maisutasuna eta profesinonaltasuna nabarmentzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako okinen eta gozogileen alkarteek sustautako kanpaina da, sektorea, bereizi, identifikau eta hari prestigioa emotea helburu dauena. Horretarako, beren produktuak egiteko erabilten dabezan prozesu tradizinonalak, kalidadeko lehengaiak eta beren establezimenduen berezitasuna nabarmentzen dira, kate handien estandarizazinoaren aurrean.

Azken hamarkadan, hainbat faktorek desegonkortu dabe Euskadiko okintza eta gozogintza tradizinonalaren sektorearen egoera. Batetik, produkzino-kostu altuak dagoz, bai energia-hornidurarenak baita lehengaienak be. Ogiaren inguruan esaten diran gauza batzuk be ez deutse mesederik egiten. Glutena edo garia dala eta, txarra izan daitekela entzun izan da. Ogi txarra izan daiteke, prozesu arin baten ondorioz egiten dana. Honetaz guztiaz berba egiteko Arrazolan dagoan Panarra Okindegiko Gabi Romero eta Galdamesko Saratxaga Okindegiko Enoch Garcia Saratxaga euki doguz, Goizeko Izarretan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular