Domekan egingo da Nabarnizen Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko Alkarrasun eguna. Oihana Goiriena bikotekideak esan deusku itxaropenari eusten deutsela, baina konponbide arrastorik ez dabela. Espainiako erakundeen aldetik ez dabe laguntasun handirik, ministeriotik ez ei dabe dei bakar bat be jaso. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetatik bai jaso ditue deiak eta badaukie harremana. Espainiak Polonian daukan kontsulak egiten deutsoz bisitak kartzelan, baina harremana administratiboa da bakar-bakarrik.
Herritaren eta familiaren babesa dabela esan deusku Goirienak, eta hori eskertzekoa dala. Domekan alkartasun eguna egingo dabe Nabarnizen, egun osoan. Bertan batzen dan dirua abogaduen gastuetan laguntzeko izango da, Pablo Gonzalezen defentsa ahalik eta ondoen prestatzeko.