Webinar zikloa jarri dabe abian

Agintzari kooperatibeak dolu prozesuan laguntzeko Betirako izeneko programea dauka

Oihane Garamendi: “Dolua, prozesu naturala dala ulertu behar dogu”

Oihane Garamendi / Bizkaia Irratia

Agintzari kooperatibeak bultzatuta, doluaren prozesuaren ganeko webinar zikloa eskaintzen dabil. Betirako izeneko zerbitzua dauka Agintzari kooperatieak pandemia garaitik. Askok galera personalak bizi izan ebezan Covid-19ak eraginda eta egoera horrek bultzatuta hasi ziran zerbitzu hau eskaintzen Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Ordutik, 1.400 lagun baino gehiagori lagundu deutse. Oihane Garamendi psikologoak azaldu deusku zelango zerbitzua dan. Banaka emoten dabe zerbitzua, familiei eta komunidadeei be bai. Balorazino bat egiten dabe hasteko. Ostean, horren araberako esku-hartze plana jartzen dabe abian. Oihane Garamendik azaldu deuskunez, dolu prozesuetan saiatzen dira azaltzen momentu hori bizitzaren parte dala, naturala dala eta danok igaroko garela hortik.

Zuzeneko saioak

Maiatzean hasita, Agintzari webinar zikloa bat eskaintzen dabil doluaren ganean berbetako. Maiatzaren 29an izan zan lehenengo saioa eta oso ondo joan zan. ‘Dolua be haurtzaroko kontua da: zelan lagundu’ izan zan gaia. Bigarrena, bihar arratsaldeko seiretan izango da. ‘Dolua familian: rolak aldatzen diranean’ izango da gaia. Zuzeneko saioak dira guztiak. www.betirako.org atarian sartzea besterik ez dago saioa jarraitzeko. Irailaren 25ean, urriaren 23an eta zemendiaren 20an izango dira hurrengo saioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00