Planik Plan 01x25: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Olaia Inziarte, En Tol Sarmiento eta Unidad Alavesa astegoien honetan Bizkaian

Kontzertu bi eskainiko ditu En Tol Sarmientok astegoien honetan Bizkaia Arenan / En Tol Sarmiento

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Olaia Inziarte, En Tol Sarmiento eta Unidad Alavesa artisten kontzertuak nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, Berrizko kultur etxean, ‘Muna’ antzezlana ikusi ahalko da. Musikeari jagokonez, kontzertu bi izango dira gaueko 21:00etan. Batetik, Getxoko Muxikebarrin Olaia Inziarte abeslaria izango da. Bestetik, Bizkaia Arenan En Tol Sarmiento bandak kontzertua eskainiko dau. Ganera, bigarren kontzertu bat emongo dau ETS taldeak zapatuan ordu eta toki berean.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, bertso bazkaria egingo dabe Bilboko Iñakiren tabernan. Bertan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira. Bertsolaritza be protagonista izango da, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Itsasmuseumean. Kasu honetan, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Ainhoa Urien bertsolariak izango dira oholtza ganean. Kontzertuen esparruan, gaueko 22:00etan Otxandioko gaztetxean, Unidad Alavesa eta Ainke taldeek kontzertuak eskainiko dabez.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, eguerdiko 12:30etan Bilboko Guggenheim museoan, Judit Neddermanek kontzertua eskainiko dau. Eguerditik arratsaldera egingo dogu salto. Izan be, arratsaldeko 17:30etan, Amorotoko herriko lokalean, ‘Teilatupean’ obra ikusi ahalko da. Azkenik, astegoienari amaierea emoteko, Bilboko Sala BBKn Move-n kontzertua entzun ahalko da, arratsaldeko 20:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00