Sestaoko Bizkaitarrak domekan ekingo deutso traineru denboraldiari Lekeition

Sekulako maila erakutsi eta gero, Kaiku igo barik gelditu zan playoffean

Ainhoa Escobal: “Geure helburua mailaz igotea da aurreko urteko arantza kentzeko”

Bizkaitarrako arraunlariak aurreko denboraldiko estropada baten / Bermeo Arraun Argazkiak

Kaikuk aurtengo traineru denboraldiari ekingo deutso domekan, Lekeition jokatuko dan Bizkaiko Traineru Txapelketan. Emakumezkoen estropadan, faboritoen artean dago Bizkaitarra. Arraunlariak sasoi onean dagoz. Horren adibide dira bateletan eta traineru txikietan lortutako emaitzak. Bateletan, Sestaoko trainerua txapeldun izan da Bizkaiko Txapelketan eta hirugarren Euskadikoan eta Espainiakoan; trainerilletan, bigarren sailkatua izan da Kaiku Bizkaiko Txapelketan.

Beraz, onak dira Kaikuk dituan sentsazinoak traineru denboraldia hasi aurretik, Ainhoa Escobal arraunlariak esan deuskunez: “Taldea oso gogotsu dago“. Talde lez, aurredenboraldian egindako lana txalotu egin dau Escobalek. Batez be, Bizkaitarrako kuadrilla “gaztea” dala nabarmendu dau.

Printzipioz, Kaiku eta Deustu dira Bizkaiko Traineru Txapelketako faboritoak emakumezkoetan. Dana dala, Escobalek uste dau sorpresak egon ahal dirala eta Ondarroa ondo dabilela gogoratu dau. Beraz, “xehetasunetan” egongo da gakoa domekako estropadan, batez be, itsaso zabalean jokatuko dalako.

Denboraldiari jagokonez, Kaiku ETE Ligan izango da aurton. Aurreko denboraldian igoteko playoffa jokatu arren, Sestaoko traineruak ez eban igoerea lortu. Beraz, aurreko urteko arantza kendu gura dabe Sestaoko arraunlariek: “Geure helburua mailaz igotea da”. Dana dala, uste dau mesedegarria be izan ahal dala ETE Ligan aritzea arraunlariak gehiago heldu bitartean.

Sestaoar bat Kaikun

Escobal orain dala 21 urte jaio zan Sestaon. Beraz, etxeko traineruan dabilen arraunlaria da. 2016tik Kaikuko harrobian egon da. Halanda be, 2022an Donostiarra klub gipuzkoarrean bogau eban, lagatu lez. Halanda be, aurreko denboraldian Kaikura itzuli zan eta lehen taldearen parte izatera pasau zan.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular