2021ean Igartza saria eskuratu eban Olatz Mitxelena Larretak, eta horri esker “Arrain hezur bat eztarrian” ipuin liburua argitaratu dau aurten Elkar argitaletxearen eskutik. Berak idatzitako lehen liburua da. 2022an, Jakinen eskutik Marina Garcesen “Filosofia inacavada” lana euskaratu eban.
Liburuaren izenburua amaieran erabagi dau. Igartza sarirako proiektua “Arrakalak” izengaz aurkeztu eban, baina orokorregia begitandu jakon. Dana dala, ipuinetan, errepikatzen dan min bat badala aitortzen dau Olatzek, isiltasunagaz edota komunikazino faltagaz lotura daukana. Ipuinetako bateko esaldiak egin dau holan izenburu nagusi.
Irratsaiorako Mice euskal musikariaren “Lautada” diskoa aukeratu dau.