Abendutik dago kalean

"El Buho de Ravel" deitzen da kazetariaren lehen eleleberria

Olatz Urkia: “Moskuri eta musika klasikoari egindako omenaldia da lan hau”

Olatz Urkia / Bizkaia Irratia

Olatz Urkiak Bilbon aurkeztuko dau gaur “El Buho de Ravel” izeneko bere lehen eleberria. Abenduan aurkeztu eban kazetari eta idazleak “El Buho de Ravel” Txalaparta argitaletxeagaz batera. Orain arte, harrera oso ona izan dauala esan deusku. Errusian bizi izan zan Olatz Urkia bost urtez eta errusiar filología ikasi eban. Idatzitako bere lehen eleberri hau Moscuri eta musika klasikoari egindako omenaldia dala dino.

Joane da protagonistea

Joane da istorioaren protagonistea. Donostiarrak, piano-jole profesionala izan nahi dau eta bere jaioterrira itzultzea erabagitzen dau, Moscura. Olga izeneko emakumea ezagutuko dau bertan eta harremana sortuko da bien artean. Musikeagaz daukan loturea bitartean obsesino bihurtu da Joanerentzat, Bach-egaz daukan loturan eragina izan arte.

Errusia-Ukraina

Txinan da barriemole orain Olatz Urkia. Bertan dagoala bizi izan dau Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka hasierea. Ukrainan be bizi izandakoa izanik, pena handiz bizi dau gertatzen ari dana.  Gaur iluntzeko zortziretan Bilboko Camara liburudendan aurkeztuko dau bere lehen elaberria “El Buho de Ravel”. ErredakzioaLa Tallerreko kideak izango dira beragaz batera aurkezpenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00