Bertsopentsiotan egin eben aurretik Tolosan

Maiatzaren 8an egingo da sari-emote ekitaldia Galdakaon

Olerkipentsiotan lehiaketea antolatu dau pentsionisten mugimenduak

Olerkipentsiotan lehiaketea / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak Olerkipentsiotan lehiaketea antolatu dau. Zazpi urte beteko dira urtarrilean mugimendu hau mobilizazinoakaz hasi zala. Gitxieneko pentsinoen igoerea eskatzen jarraitzen dabe astero-astero agerraldiak eginaz astelehenetan. Bestelakoak be antolatzen dabez. Igaz, Betsopentsiotan egin eben Tolosan. Ekimen oso arrakastatsua izan zan. Orain, Olerkipentsiotan antolatu dabe. Helburuak bi dira. Ana Mezo bozeroalearen esanetan, mugimendura jente gehiago erakarri nahi da eta bestalde, aldarrikapenari beste forma bat emotea. Nobedade batzuk izango dira bigarren honetan; alde batetik, poemak, euskeraz, gaztelaniaz edo frantsesez aurkeztu ahal izango dira eta bestetik, Euskal Herriko eta diasporako pertsonek hartu leikie parte.

Jaia Galdakaon

60 urtetik gorakoek hartu leikie parte. Zezeilaren 15era bitarteko epea dago poemak aurkezteko gutun bitartez (Posta Kutxa 7014 Santutxu Bilbo) zein emailez (olerkipentsiotan@gmail.com). Poemak gehienez 75 bertsokoak izan beharko dira. Gaia, pentsinoen mugimenduak astelehenero egiten dauazan erreklamazinoak izango dira. Epaimahai batek lau olerki onenak hautatuko dauz. Poesiagaz lotuta dagozan pertsonek osotuko dabe epaimahaia. Sariak Galdakaon emongo dira, maiatzaren 8an egingo dan jaian. Bazkaria egingo da egun horretan.

Gitxieneko pentsinoak

Egunotan jakin da bestalde, 2025. Urteko urtarrilean pentsinoek %2,8 egingo dabela gora, azken hamabi hileetako KPIaren bataz bestekoa aplikatuz. Ana Mezok esan deusku igoera hau ondo dagoala. Kontua da, ez dakitela zer gertatuko dan gitxieneko pentsinoakaz. Mezok gogoratu dauanez, askok, egunerokoan zailtasun handiak izaten jarraitzen dabe, bai janaria erosteko zein berogailua ordaintzeko. Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak Herri Ekimen Legegilea aurkeztu eban eusko legebiltzarrean gitxieneko pentsinoak 1080 eurokoak izatea eskatuz. Tramitera onartu da honakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00