Juan del Arco: "Behatzen arteko tolesdurak ondo lehortzea funtsezkoa da"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba urteko sasoi honetan ohikoagoak diran gaitzen inguruan

Onddoak dira oinen etsai nagusiak udan

Onddoak dira oinen etsai nagusiak udan. Izan be, beroak eta hezetasunak euren agerpena errazten dabe. Esaterako, igerilekuetara joan eta oinutsik eta oinak bustita ibilteak onddoek eragindako infekzinoak zabaltzen laguntzen dau. Hori dala eta, prebentzinoa oso garrantzitsua da. Batetik, oinutsik ibiltea saihestu behar dogu publikoak diran tokietan. Bestetik, oso garrantzitsua da dutxa edo bainua hartu eta gero behatzen arteko tolesdurak ondo lehortzea.

Dana dala, infekzinoa dagoeneko eukitekotan beste urrats batzuk emon behar dira. Esaterako, farmazia batera joan ahal da gaixoa tratamenduari ekin ahal izateko. Gaur egun sendagai guztiz eraginkorrak dagoz aitatutako gaitzak sendatzeko, baina tratamendua hiru astekoa da eta jarraitasuna funtsezkoa da.

Astero lez, Jaun del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia Tartean. Solasaldiaren gai nagusia urteko sasoi honetan ohikoak diran gaitzak izan dira.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00