Zorrotza auzoako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak. Fray Juan eskolako bosgarren eta seigarren mailakoek prestatu dabez bertsoak irratsaiorako.
Eskolako patioan egin beharko litzakezan hobekuntzak, udak oporraldietarako gogoa eta asmoak eta Athletic taldeari animoak… horrek guztiak bertsotan eskaini deuskuez.
Zortziko Txikia irratsaioa zapatu goizetan eskaintzen dogu. Bizkaiko Bertsolari Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz egiten dan irratsaioa da.