50.000 euro banatuko dabez

Goierriko Orkli Kooperatiba Alkartearen ekimena da

Alazne Gurrutxaga, Orkli alkarteko kidea / Bizkaia Irratia

Orklidea ekimena dauka abian Goierriko Orkli Kooperatiba Alkarteak. Jasangarritasuna lantzen dabe kooperatiba honetan teknologiaren bidez. Ekimenaren bitartez, proiektu sozialak egiteko dirua behar daben alkarte eta taldeentzako deialdia zabaltzen dabe. Euskal Herri mailan sortu daitekezan proiektu desbardinak diruz laguntzea da asmoa.

50.000 euro

Proposamenak abuztuaren amaierara bitartean aurkeztu daitekez. Ondoren, Orkli kooperatiben alkarteko gizarte eraldatzaile batzordeak proposamenak aztertuko dauz. Euskerea, aukera bardintasuna, integrazinoa edo barrikuntzea moduko lan ildoak hartuko dabez kontuan onenak aukeratzeko. Hiru finalista aukeratuko dira eta Orklira joateko aukerea izango dabe langile guztien aurrean aurkezteko. Honeek ostean, bozkatu egingo dabe. A kategorian 15 mila euro arteko saria emongo da eta B kategorian 35 mila eurora artekoa. Abenduan jakingo da zeinentzat dan laguntzea. Orkliren web orrian agertzen da deialdiaren ganeko informazino guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w