Durangoko Berbaro Euskara alkarteak 35 urte bete dauz. Maiatzaren 31n ospatu eben urteurrena Bagara Nor lelopean. Pello Zabartek, Berbaroko kudeatzaileak azaldu deuskunez, oso ondo joan zan ospakizuna. Jente asko batu zan ekitaldian.
Taberna, aldizkaria, udalekuak…
Berbarok 35 urteko ibilbidean hainbat ekimen jarri dauz abian. Tabernea zabaldu eben. Honakoa zabalik mantendu zan Plateruena zabaldu bitartean. Pandemiak honen itxierea ekarri eban, baina eragile desbardinen ahaleginaren ostean barriro zabaltzea lortu da. Eraz aldizkaria sortu eben, geroago Anboto bihurtu dana. Horrez gain, komunikazino agentzia bat be sortu dabe. Horrez gain, udalekuak antolatzen dabez urtero. Honeek erantzun itzela izaten dabe eta plazak beti betetan dira.
Erronkak
Gaur egun, 500 bat bazkide daukaz Berbarok. Aurrera begira, emondako pausuak oso garrantzitsuak diran arren, erabileran saltoa emon beharra azpimarratu dau Zabartek.