Durangon Otomotzenako gizarte etxea, zabalik dago. Orain hamaika urte sortu zan gizarte etxea zabalteko ideia, eta azkenean gauzatu ahal izan dabe. Udalaren eta Herria alkartearen artean auzokideek amestutakoa egi bihurtu dabe.
Jaime Intxausti Herria alkarteko kidea euki dogu “Goizeko Izarretan” saioan.
Nagusiek eta ume zein gaztetxoek be batzeko toki bat daukie auzo etxean. Orain dala egun batzuk inaugurau zan eta hilabete bakotxean ekitaldiz betetako agendea atonduko dabe. Telebista handi bat ipini dabe zapatuetan pelikulak ikusi ahal izateko. Jostailuak daukiez umeentzat, eta aldizkari eta egunkariak be bai. Taberna bat be badago auzogunean, baina oraindik ez dabe zabaldu. Pausuz pausu dabilzala esan deusku Jaime Intxaustik.