Otoi.eus Jesusen Lagundiaren ekimenez eta Arrupe Etxea fundazinoaren ardurapean sortu zan webgunea da. Joan dan urtean, 2022ko urte hasieran ipini eben martxan. Idoia Braceras Otoi.eus kontseiluko kideak azaldu deuskunez, helburua fedea eta espiritualtasuna egunero euskaraz lantzeko baliabide digitala izatea da. “Ikusi gendun hutsunea egoala, espiritualtasun eta euskera binomioan ezer gitxi egoala Interneten, eta hutsune hori betetzeko asmoa dauka webgune honek”, gaineratu deusku Bracerasek.
Proiektuaren balio nagusi bat, egile sare zabala da. Une honetan 30-35 egile batu dabez. Sensibilidade desbardinek osotuten dabe Otoi.eus. Idoia Bracerasek nabarmendu dauanez, proiektua bizia da eta ondorioz, egileak, atalak eta formatuak egokitu egiten dira.