Gorespenak bizkaieraz eskaintzen dira

Kristau talde bat batzen da egunero on-line otoitz egiteko

Otoitzaldi birtuala danon eskura

Komunidade Birtuala abian / Dephositphotos.com

Hilabete inguru daroa abian Komunidade Birtualak. Kristau talde txiki bat batzen da egunero, goizeko zortzirak aldera on-line, otoitz egiteko. Juanjo Elezkano eta Mikel Azpeitia abadeak dabilz eguneroko otoitzaldi birtuala antolatzen. Azaldu deuskuenez, alkarregaz otoitz egitea da asmoa. Abenduan abiatu eben ekimena. Hasieran lau lagun batu ziran eta apurka-apurka badoa jente gehiago batzen. Egunero, goizeko 08:15etan, ordenagailu bidez batzen dira, Jainkoari eskerrak emoteko eta eguneroko erronkei otoitzaren bitartez aurre egiteko. Juanjo Elezkanok adierazo dauanez, sinesdunen beharra da otoitz egitea eta eguna Jainkoari eskaintzea.

Otoitzaldia bizkaieraz

Mikel Azpeitiak gogorarazo dau garrantzitsua dala otoitza bizkaieraz eskaintzea, fede esperientzia hurragokoa eta aberatsagoa izan daiten. Horrela, liturgia eta gorespen otoitzak prestatu dauz Azpeitiak bizkaieraz. Ekimen honen helburu nagusia otoitz komunidade bat sortzea da, Bizkaiko txoko guztietako fededunek aukerea izan dagien egunero otoitzean bat egiteko. Interesa daukanak sartzeko aukera erraza dau, ordenagailuaren bidez, eta nahi dauan denboran parte hartu leike. Hau guztia abian jartzeko, taldeak informatikako adituen laguntza izan dau, eta Bizkeliza Komunidadea bide egokia bihurtu da, fedea partekatzeko eta otoitza sustatzeko. Aurrera begira, otoitz birtualen eskaintza zabaltzea eta komunidadeari egokitutako eduki gehiago eskaintzea. Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan Elezkanok eta Azpeitiak eskerrak emon deutsiez parte hartzaile guztiei. Dei egin deutse nahi daben guztiei parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00