Otxarkoaga Heziketa Zentroko irakasle biko espedizino batek Uniraid rally-an parte hartu eban pasa dan astean hirugarrenez, 2024an eta 2025ean Marokoko rally solidario honetan egon eta gero. Ganera, Bilboko zentroak 1.500 kilo osasun-material eroan ditu Marokora, Otxarki Fundazinoaren, Bultz-Lan Consulting-en eta Zurekin Busen laguntzari esker. Bertan bizitako esperientziak eta jasotako ideiak oso baliogarriak dira eta ikasgeletara eroaten dabez ostean. Javi Izquierdo irakasleak egitasmoan hartu dau parte eta esperientziaren barri emon deusku Bizkaia Irratian.
