Material desbardina banatuko dabe basamortuko herrietan

Rally solidarioa aurreko astean hasi zan eta barikuan amaituko da

Otxarkoagako Ikastxeko 4 ikasle lehenengoz Uniraid ekimenean

Uniraid ekimenean parte hartuko daben Otxarkoagako Ikastetxeko ikasleak / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa Uniraid rally solidarioa. Otxarkoagako Ikastetxeko ikasleak aurten lehenengoz joan dira bertara. Aurreko astean urten eben Otxar Raiders-ak bidaia solidario honetara. Hamalaugarrenez egiten dan ekimena da Uniraid. Espainiar estaduko autonomi erkidego desbardinetatik, Portugaletik eta Andorratik 250 ibilgailu dagoz rally solidarioan parte hartzen. Basamortuko herrietara material desbardina eroango dabe. 5.000 kilometroko bidaia da. Otxarkoagako ikastetxeak aurten bigarrenez hartzen dau parte. Bertatik, Alfonso Larrazabalek esan deusku, ikasleentzat esperientzia handia izaten ari dala.

4 ikasle tartean

Igaz, irakasle bik hartu eben parte Otxarkoagatik. Aurten, lehenengoz ikasleak doaz, lau guztira. Erizain laguntzaile izateko ikasketak egiten ari diran Izaskun Ruiz eta Izaro Barrenetxea batetik, eta bestetik, karrozeria ikasketak egiten ari diran Pablo Alejo eta Miguel Garcia. Eurekaz batera irakasle bi dagoz parte hartzen, Sergio Bravo eta Egoitz Lopez. Kotxe bi eta furgoneta baten doaz. Erizaintza materiala, bizikletak edo ordenagailuak be badabilz banatzen. 40 kilo material guztira. Geolokalizatuta dagoz momentu guztian eta medikuen asistentzia bermatuta daukie. Barikuan Tangerrera heltzea aurreikusten da. Etxera heltzerakoan, esperientziaren barri emongo dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00