Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte enpreseak egiten dauan zaratea jasan ezina da auzokideentzako

2024ko abuztuaren 25etik entzuten dabe egunean zehar etenbakoa dan zarata gogorra

Oxinorte enpreseak egiten dauan zaratea Barakaldoko Lutxana auzoko bizilagunen amets-gaiztoa bihurtu da

2024. urteko abuztuaren 25etik Barakaldoko Lutxanan (batez be), Gurutzetan eta Arrontegin entzuten da etenbako zarata gogorra egunean zehar.

Horren arrazoia Oxinorte fabrika kimikoak igorritako txistu-hots etenbakoa da. Hasiera batean, konpainiak adierazi eban industria-jarduera baten barruko intzidentzia guztiz normala zala, instalazinoak berrikusteko eta mantentzeko ohiko lanei aurre egiteko, lantegia martxan jarri ostean. Hamar hilabete beranduago, bizilagunen etsipenerako, arazoak aurrera jarraitzen dau. Auzokideen esanetan “txirritxirri gorgarri” baten moduko zarata gogorra ohikoa bihurtu da auzoan.

Atzo Barakaldoko udal bilkura osoan mozino bat aurkeztu eben bizi daben egoerari behin betiko soluzino bat eskatuz. Goizeko Izarretan irratsaioan Rakel Ares, Zarata Stop plataformako kideagaz berba egiteko aukera euki dogu eta azkeneko zehaztasunak kontau deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00