Olatz Ganboa: "Niretzako Pabellon 6 izan da nire etxea"

Pabellon 6-k eskeini dauan azkeneko emonaldia 'Ay, Carmela!' antzezlana izan da

Pabellon 6 aretoak ateak zarratu dauz zaharbarritze lanak egiteko

Pabellon 6 barria eraikiteko proiektuaren irudia eta Ay Carmela! antzezlanaren irudia / Bilboko Udala eta Pabellon 6

Pabellon 6 aretoa ezaguna izan da beti antzerki alternatiboaren aitzindari lez. Urriaren hasieran ateak zarratu ebazan, anbizino handiko zaharbarritze proiektuari aurre egiteko. Pabellon 6-k eskeini dauan azken emonaldia Ay, Carmela! antzezlana izan zan, urriaren 5ean, Ramon Barearen zuzendaritzapean, eta Olatz Ganboa eta Diego Perez aktoreekaz protagonista lez. Azken emonaldi horren bezperan, Olatz Ganboa aktorea geugaz euki dogu Aupa Bizkaia programan. Kontau deusku zelan egingo deutson aurre azken emonaldiari eta zer esan gura dauan berarentzako Pabellon 6 aretoak. Horren inguruan berba egin dogu, baina beste gauza askoren ganean be berba egin dogu Olatzegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00