Pala Tourreko bikoteak, egutegia eta arau barriak azaldu dabez Bilbon

Palako udako txapelketak bagilatik irailera jokatuko dira

Pala-Tour barrian arauak nobedade

Innpalako pelotariak Bizkaia Frontoiko aurkezpenean / Bizkaia Irratia

Pala Tour 2023ko aurkezpena izan da Bizkaia Frontoian. Udako txapelketak ekainaren 25etiak irailaren 9ra izango dira, eta Innpalako pelotari guztiek hartuko dabe parte, bikoteka: Alkorta, Dan Necol, Del Río, Maldonado, Ibai Pérez, Ibarguren, Gordon, Fusto, Gaubeka eta Urrutia izango dira.

Azaldu dabe 2023ko Tourrean torneo desberdinak eta jaialdik jokatuko dira, baina torneoetan bakarrik lortuko dira puntuak, bikoteak torneo bakoitzean aldatuz. Finalaurrekoak eta finalak jokatuko dira, eta honek izango dira puntuazioak:

  1. Sailkatuek: 10 puntu
  2. Sailkatuek: 7 puntu
  3. Sailkatuek: 5 puntu
  4. Sailkatuek: 3 puntu

Finala torneoetan puntu gehien lortzen dabezen pelotariek jokatuko dabe.

Arau berri bat sartu dabe, 5 jokorik onenean jokatu dabela. Lehen 4 jokoak, 10 tantora izango dira eta bostgarrena, 5 tantora.

Bestalde, egutegiak ere aurkeztu dabez:

  • Bagilaren 24an, 12:00etan Olaberrian
  • Bagilaren 29an, 20:00tan Sopelan
  • Garagarrilaren 7 eta 14an, 18:30tan Armintzan
  • Garagarrilaren 13an, 19:00 tan Seignossen
  • Garagarrilaren 21 eta 28an, 18:30tan Plentzian
  • Abuztuaren 1ean, 22:00tan Azpeitian
  • Abuztuaren 5 eta 12an, 18:30tan Deban
  • Abuztuaren 14an, 18:00tan Larrabetzun
  • Abuztuaren 18an, 19:30tan Zierbenan
  • Abuztuaren 23 eta 26an, 18:30tan Bilbon
  • Irailaren 1an, 19:00tan Hossegorren

Eta finalak, irailaren 9an, 12:00tan Sopelan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00