Etorkizunari begira parau dira 'Izan Lekeitio' herri batzarretan

Erdi Aroko azokea eukiko dabe astegoien honetan

Parte-hartze batzarrak egin ondoren, asteburu betea Lekeition 700. urteurrena ospatzeko

Ader Aldazabal / Bizkaia Irratia

Lekeitio Izan izenburupean herri-batzarrak egin ditue Lekeition, etorkizuna marrazten ahalegintzeko. Bi izan dira, urriaren 12an eta 26an. Lekeitioren etorkizunaren gaineko proposamenak aurkeztu dira eta herritarren ekarpenak batu. Ikastetxeetan egin eben lehenengo, eta herritar guztiei zabaldu deutsie ondoren, Ander Aldazabal alkateak azaldu deuskunez.

Lekeitio 700. urtemugea ospatzen dabil eta astegoien honetan Erdi Aroko azokea eukiko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00