
Patxi Zubizarreta idazleak jaso dau aurtengo Xabier Lete Literatura Sorkuntza bekea. Aurkeztutako proiektuko protagonistea emaztea behatzeko etxetik aldeten dauen nabigatzile bat da. Berak susmoa dauka, emazteak anakoretaren bategaz harremana ete daukan, eta horixe ikusi gurako dau. Orain urtebeteko epean idatzi beharko dau elebarria eta horretarako 70.000 euroko laguntzea eukiko dau, Eusko Jaurlaritzak eta BBVAk emonda.
Ebaluazino-batzordearen arabera, Zubizarretak aurkeztutako proposamenak idazkera dotore eta aberatsa dauka, indar handiko prosa eta erreferentzia mitiko eta literarioak. Zer nabarmentzen dabe, egileak norberaren eguneroko bizitzearen mundu sekretuan barruratzeko modu bikaina daukala, anonimatoan geratu ohi diren gertaerak lehen planora ekarrita eta pertsonaien introspekzinoa arakatuta. Testuarteko sare aberatsa proposatzen dau, besteak beste, Herman Melville, Nethaniel Hawtorne, Emily Dickinson eta Henry Thoreau idazleak batzen ditu.