VIII. mendean kokatutako istorioa dakar oraingoan

Zinema aretoetan ikusi ahal izango da gaurtik zuzendari arabarraren azken lana

Paul Urkijo: “Irati” pantaila handian ikusteko filmea da

Gaur estreinauko da zinema aretoetan zuzendari arabarraren azken lana. Paul Urkijok urduri dagoala aitortu dau.
Atzo, Bilboko Fant zinemaldi fantastikoaren Pre-Fant sailaren barruan eskeini zan pelikulea. Esan behar, Donostia, Sitges, Malaga edo Tenerifeko jaialdietatik be igaro dala sariak jasoz, tartean, publikoaren saria. Goya sarietan bost izendapen lortu ebazan filmeak. Orain arteko kritika gehienak, oso onak izan dira. Paul Urkijok dino, txikitan izandako amets bat bete egin dala

Filme handi eta epikoa

Zuzendariak filmearen kasting-a goraipatu dau. Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Elena Ruiz dira aktore protagonistak. Urkijok, Azkarategaz hartu dau sorpresarik handiena, bere lana goraipatu dau. Era berean, aurretik ezagutzen eban Eneko Sagardoyk filme honetarako fisikoki izandako aldaketea be azpimarratu dau. VIII. Mendean kokatzen dan pelikulea da. Zuzendariak dino, filmerik handi eta epikoena egiten ahalegindu direla.

“Bidaiariak Zinera”

“Bidaiariak Zinera” ekimena jarriko dabe gaur abian Euskadiko Zinema Aretoen Alkarteak Ezaek, eta Zineuskadik. Euskal zinemari babesa eskaintzea da helburua. Honen barruan, Euskadiko 79 zinema aretoetan, gaur, euro bi merkeagoa izango da “Irati” filmea ikusteko sarrerea. Urkijok, pozik hartu dau ekimena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00