Komedia 2024an estreinatu zan Londresen

Bilbora itzuliko da HERZ, "Desde lo más profundo de la patata" ikuskizunagaz , 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean

Paula Valluerca, Londresetik etxera umorez eta arrakastaren mitoari barre egiteko

Ikuskizunaren kartela / LA FUNDICIÓN BILBAO

Paula Valluerca euskal sortzailea Bilbora itzuliko da HERZ. Desde lo más profundo de la patata ikuskizunagaz, 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean. Komedia 2024an estreinatu zan Londresen, eta hainbat agertokitatik igaro ostean, La Fundición aretoak gaztelaniazko bost emonaldi hartuko dauz abuztuaren 26tik 30era. Kabareta, parodia eta bufoia buztartzen dauz, baina klauna dauka oinarri nagusi.

Komediak barre eragiteaz gain, ikuslea deseroso sentiaraztea eta hausnarketara eroatea be bilatzen dau. Protagonistearen miserien bitartez, gaur egungo arrakastearen idea zalantzan ipinten dau, eta sare sozialetan zein beste esparru batzuetan erakusten dan itxurazko errealidadea kritiketan dau. Valluercaren esanetan, inspirazinoa aurkitzea ez da gatxa izan, sare sozialetan horretarako adibide ugari dagozalako.

Obraren sorrerak lotura zuzena dauka sortzailearen bizipenakaz. Londres eta Madril artean 15 urte emon ostean Euskal Herrira bueltetean, atzerritik arrakastatsu itzultzearen inguruan sortzen diran aurreikuspen eta galderak hartu ebazan abiapuntu. Londrestik bueltatze hutsak sortzen dauen arrakasta irudia eta arrakasta bera zelan neurtzen dan aztertzeko interesa izan eban ikuskizuna sortzeko bultzadetako bat.

Londresen izandako estreinaldiak harrera ona izan eban, eta ondoren beste hainbat agertokitan erakutsi dau lana. Santanderreko Mejor Reír 2025 zikloan, gainera, publikoaren saria eskuratu eban. Orain, etxean erakusteko aukerea izango dau barriro, La Fundiciónen Aste Nagusirako antolatutako bost emonaldietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00