Arima talde bizkaitarrak 'Beldurrez beste egitean' EPa kaleratu dau

Bihar, apirilaren 28an, Ondarroako gaztetxean joko dabe, Lamiak taldeagaz batera

Paule Bilbao (Arima): “Orain arteko diskorik osotuena, helduena da”

Arima taldea / Eneko Perez Arnaiz

Bizitzako etapa baten amaierea irudikatu gura izan dau Arima taldeak Beldurrez beste egitean lan barrian. Banda bizkaitarrak argitaratu dauan hirugarren lana da eta baita bereziena be, Paule Bilbao abeslaria eta kitarrajolearen esanetan.

Arima taldea Paule Bilbaoren proiektu personala da, nahiz eta gero talde formatua hartu dauan. 2018.urtean sortu eban. “Letren esanahia eta mamia nahiko intimoa da, eta zentzu horretatik proiektu personala da”, dino Bilbaok. Gaur egun Josu Gonzalez (baxua), Gontzal Bilbao (bateria), Josu Palacios (kitarrea) eta Paule Bilbaok (abotsa eta kitarrea) osotuten dabe Arima taldea.

Taldearen lehenengo lana Metamorphosis (2019) izeneko EPa izan zan. Bigarren diskoa, Biluztasunez jantzita, urte bi beranduago iritsi zan. Eta orain Beldurrez beste egitean dakarre. Bariku honetan, apirilaren 28an, Ondarroako gaztetxean aurkeztuko dabe lan barria. Besteak beste, ondoko kontzertu hauek iragarri dabez datozan asteetarako: Hondarribian maiatzaren 13an, Azkoitian maiatzaren 19an, Beran maiatzaren 21ean, Gernika-Lumon maiatzaren 26an eta Donostian maiatzaren 27an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular