Pedro Azpiazu EJko Ogasun eta Ekonomia sailburua alkarrizketatu dogu “Goizeko izarretan” irratsaioan. Azpiazuren eretxian inflazinoak jaisten jarraituko dau eta 2023an udalei diru gehiago helduko jake. Hori bai datorren urterako aurreikuspen ekonomikoetan hodei baltzak ageri dirala zehaztu deusku.
Atzo Espainiako gobernuak 2023rako aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eban. Publiko egin diran neurri ugariri buruz itaundu deutsagu EJko sailburuari. “Gatx ikusten dot familientzako 100 eta 200 euroko laguntzak buztartu ahal izatea. Laguntzak buztartu ahal izateko Espainiakoak diru laguntza zuzena izan beharko leuke” azaldu dau Azpiazuk. Garraio publikoan (Metroa, Euskotren, Bizkaibus…) deskontuak beste urtebetez luzatuko diran galdetuta sailburuak dino ez dala zertan Espainian legez jokatu, diru asko suposatuko leukela horrek eta ez litzatekela merkea izango. Hori bai, onartu dau garraio publikoa doakoa izateak edo deskontuak egoteak jendea garrio hori erabltera bultzatzen dauela.
Atzo Europar Batasunak espainiar estaduari Europako RePower laguntzetan 2.600 milioi euro emotea ebatzi eban. “RePower laguntzak Euskadira ekarteko lanean gabilz, batez be energia sektoreari bideratuutako laguntzak dira” zehaztu deusku Azpiazu sailburuak.