Euskerea sustatzea eta mendi taldeekin estu lan egitea dira Aizarnaren erronketarikoak

Ezetzean baegoan be, orain gogotsu dabil lanean

Pedro Mari Aizarnak hartu dau Bizkaiko Mendi Federazinoaren presidentetzea

Mendia / Pexels

Pedro Mari Aizarna da Bizkaiko Mendi Federazioko presidentea zezeilaren 28tik. Mendizalen amorratua bera, hainbat urtez Galdakaoko Ganguren mendi taldeko presidentea izan zan. Bizkaiko Mendi Federazinoko presidente izateko eskatu eutsienean, ezetz esan eban pare bat bider, baina azkean be konbentzidu eben.

Esku artean daukazan erronkei dagokienez, euskerea sustatzea eta mendi taldeekin lan estu egitea dagoz. Berak esan deuskunez mendian gero eta euskera gitxiago entzuten da. Batetik, nagusiak ei dabilz, asko euskeraz ez dakienak, eta bestetik, gazte-gaztetxo asko, euskeraz jakin arren egiten ez dabenak. Horregaitik da hori bere erronketariko bat. Bestetik, mendi taldeekin estu-estu egin gura dau lan eta horregaitik dabilz gaur egun batzuekin eta besteekin batzarrak egiten, beharrizanak zeintzuk diran eta zelan lagundu leiken jakiteko.

Bestetik, zapatuan Bardintasunaren aldeko gailurrak ekimena egingo da bosgarrenez. Lantzean talde bat arduratzen da antolatzeaz eta zapatukoa Basauriko Baskonia mendizale taldeak eratuko dau. Goizeko 09:00etan urtengo dabe Basauriko bertako 25N enparantzatik eta hamar kilometroko eta 340 metroko desnibeleko ibilaldia egingo dabe Malmasin eta Kukurrustun zehar.  Martxa honen helburua emakumezko mendizaleen memoria berreskuratzea eta mendian dabilzan emakumeak ikusgarri egitea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00