Penny Fleck talde bizkaitarra eta 'Secret Keeper' lehenengo diskoa ezagutu doguz

Iñigo Larringain 'Moin' taldekideak aurkeztu deusku Penny Fleck taldea

Penny Fleck: “Rock doinuak batzen gaitu”

Joannah Keenek (abotsa), Iñigo Larringan Moin-ek (kitarrea), Jokin Larreak (bateria), Jon Revilla Yuki-k (kitarrea) eta Koldo Zubiak (baxua) Penny Fleck taldea osotuten dabe. Aurretik hainbat proiektu diferenteetan ibilitakoak dira: Storm, Arto Bixarra, Dirties, Sermonds, Xaiko edota Kilauea taldeetan, eta sarri euren ibilbideak gurutzatu dabez. Orain urte bi alkarregaz sortzeko batu ziran eta Penny Fleck formazinoa sortu eben.

Igaz, 2022ko urrian, Secret Keeper lehenengo diskoa kaleratu eben.

Oraintsu Penny Fleck taldea Nights kantuaren bideoklipa grabetan ibili da. Larringanek esan deuskunez, Aitor Mendizabalegaz grabau dabe eta hile honen amaieran prest eukitea itxaroten dabe. Bien bitartean Atxondoko taldeak zuzenekoak eskaintzen segiduten dau: apirilaren 15ean Etxebarrin joko dabe, eta maiatzean Ubiden edota Lezon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00