Lankidetzan adostu da egitasmoa

Tokiko merkataritzaren belaunaldi-erreleboa bultzatzen dau ekimenak

Pertsianak Zabalik programea abian Lea-Artibain

Pertsianak Zabalik programea / Leartibai Fundazioa

Leartibai Fundazioak ‘Pertsianak Zabalik‘ egitasmoa dauka abian. Tokiko merkataritzaren belaunaldi-erreleboa bultzatzen dauan ekimena da. Erretiroa hartzen doazen merkatarien eta negozioa hartu gura daben pertsonen arteko zubi-lana egiten da programa honen barruan. Orain lau bat urte hasi ziran. Gaur egun, lankidetzan egiten dan proiektua dala esan deusku Esti Plazak, Leartibai Fundazioko ekintzailetza, merkataritza eta talentu arduradunak. Besteak beste, Gazte Enpresa edo Lea Artibai ikastetxea be badagoz programea bultzatzen dabenen artean.

Bitartekaritza

2025. urtean, egoeraren diagnostikoa egin eben. Gitxi gora behera, 15-18 bat denda egon daitekez Lea Artibain ixteko momentutik hurrean ugazabak erretiroa hartzeko dagozalako. Dendez gain, bestelako gremioetara eta negozioetara be hurreratu dira. Kasu honetan be, 18 negozio egon daitekez ixteko zorian eskualde honetan. ‘Pertsianak Zabalik‘ programan erretiroa hartzeko dagozanak edo ekintzaileak direnak hartu leikie parte. Leartibai Fundaziora jo leikie bat batzuk eta baita besteek be informazino eske. Programaren barruan kasu guztiak aztertzen dira eta behar dan aholkularitzea emon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00