Lizarraga medikua da, kirol medikuntzan aditua

Artikulazinoak eta bihotza zaindu behar dira gehienbat

Pertsona nagusientzako mendirako aholkuak Kepa Lizarragaren eskutik

Mendizalea / Pexels

Kepa Lizarraga kirol medikuntzan adituan san sendagileak esan deusku mendia edonork egiteko moduko kirola dala. Urte batzuk bete ezkero kirol batzuk ezin dirala egin, baina mendia bai. Hori bai, badira kontuan hartu beharreko batzuk, mendi ibilaldiak arriskutsuak izan ez daitezan.

Artikulazinoek asko pairatzen dabe mendian, belaunek gehienbat. Aldats beheretan kolpe handiak hartzen dira belaunetan eta horrek mina eta arazoak eragin leikez. Lizarragaren easnetan onena makilekin lagunduta bajatzea da, kolpeak biguntzen laguntzen dabelako.

Bihotza zaintzea be garrantzi  handikoa da, presino handia euki leikelako. Aldapak neurtu behar dira, baina kontuz ibili behar da hotzagaz eta digestinoekin be. Digestinoa egiten dan bitartean aldapa gora ibiltea arriskutsua izan leiteke.

Holakoak eta heste gomendio batzuk emon deuskuz Lizarragak, mendirako, pertsona nagusientzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00