Protokoloak, Petronorren jarduna, prebentzinoan lan egin beharra eta bestelako batzuk aztertu dira

Petronorren isuriaz gain, etxebizizen gaia be aztertu dogu Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian

Petronorren isuriaren gainekoak gaur Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian

Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova, Eneritz de Madariaga eta Ana Berta Campo / Bizkaia Irratia

Petronorren izandako isuria eta horrek Muskizen eragindako eragina aztertu ditugu, etxebizitza kontuekin batera, Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian. Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Iker Casanova (EH BIldu), Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia) eta Ana Berta Campo (PSE-EE) egon dira tertulian.

Jesus Lekerikabeaskoak kezkea agertu dau, eta normaltasunera bueltetako gogoa. Dana dala, protokoloek ondo funtzionau izana nabarmendu dau. Arazoa non egon dan ikertzea be beharrezkotzat jo dau.

Iker Casanovak be zer gertau dan ikertu beharra adierazi dau. Protokoloen inguruan zalantzea agertu dau, martxan garaiz ipini ete diran. Petronorrek gainditu beharreko eredu energetikoa daukal abe adierazi dau, besteak beste, ingurumenaldetik daukan eraginagaitik.

Eneritz de Madariagak poza agertu dau egoerea kontrolpean dagoelako. Asteon piko batzuk egon dira, bere esanetan eta langileei entzun behar jake.

Ana Berta Campok informazino argia eskatu dau, lana prebentzinoan egin behar dala adierazi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00