Hiru kilometro t'erdiko ibilbidea eta hiru gune izango dira

Zangozako ikastolak laugarrenez antolatzen dauan jaialdia da

“Piztu” lelopean badator Nafarroa Oinez jaialdia

Nafarroa Oinez 2024 / Bizkaia Irratia

Piztu lelopean Nafarroa Oinez ospatuko da Zangozan domeka honetan. Zangozako Ikastolak antolatzen dauan laugarren Nafarroa Oinez jaia da domekakoa. 46 urte bete dauz eta gaur egun 121 familia dagoz bertan. Nagore Oriak, ikastolako zuzendari pedagogikoak azaldu deusku zergatik aukeratu daben Piztu leloa. Alde batetik, ikastolako sortzaileak piztu nahi dabez, eskerrak emonaz hasiera hartan egindako lanagatik. Euskerea be piztu nahi dabe. Auzolana ezinbestekoa izan da ikastola honen historian eta honakoa be goraipatu nahi dabe. Piztu gura dabezanak baliabide ekonomikoak be badira. Ikastolaren eraikina zaharkituta dago eta konponketak behar dauz. Bestalde, haur-hezkuntzarako daukien eraikina orain 20 urte egin zan eta oraindino ordaintzeko daukie. Familiek eurengain hartutako zor hori kentzea gurako leukie jaialdiaren irabaziakaz ataratako diruagaz. Zangozako ikastolan, herriko ikasleak dira nagusi baina gogoratu behar da inguruko herrietatik be ikasle asko daukiezala. Nafarroako eremu honetan, eurena da euskeraz ikasteko aukera bakarrenetarikoa.

Egitarau zabala

Oinez Asteburua antolatu dabe Zangozako ikastolakoek eta bihartik izango dira ekitaldiak. Domekan, hiru kilometro t’erdiko ibilbidea eta hiru gune izango dira, Piztu Gunea, ikastola inguruan, Mintzatu Gunea, euskerea nagusitu daian eta Gozatu Gunea, bakotxean hainbat ekitaldi eskeiniz, era guztietakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00